Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Itzulera

2012ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Itzulera. Egunkariek desberdin irakurri dute Uribetxebarriaren kasuko askatasun baldintzatuaren kapitulu berria ere. Euskal preso gaixoaren auzia zerbait erakusten ari bazaigu, gerraostea gerraren beste kapitulu bat dela. Azkena, agian. Inoiz ez laburra.

Itzulera. Inoiz izan den aurre-kanpaina luzeenaren ondoren etorri da hauteskundeetarako deia: Patxi Lopezek kargua hartu zuen egun berean hasi zen. Egia baldin bada ere deiak ez duela inor ezustean harrapatu, popa bistan harrapatu balitu bezalako larritasuna nabarmentzen zaie denei.

Itzulera. Lehengo batez emakume bati entzuten nion telebistan: «hainbeste krisi eta hainbeste deskalabru, bizitzea ahaztuko zaigu». Emakumea eta emakumearen familia osoa langabezian daude.

Itzulerak halakoetan beti izaten dudan egonezina ekarri dit: zerekin beteko dut eguneroko txokoa, asmatuko ote dut kanpoko eta nire barruko zirtzilekin pieza itxurazkorik josten?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.