Dirua, dirua, dirua, dirua, dirua dugunean jai!». Parrandetarako kanta ezagunaren letra-egileak ez zuen jakingo zer nolako efektu bikaina lortu zuen dirua bost aldiz errepikatuta, haren senaren apartak xanpainaren aparra iradokitzen baitu borborka: dirua, dirua, dirua, dirua, dirua…
Aberatsak ginelakoan bizi izan gara. Baina aberatsek ez gaituzte nahi beren festan, aspertu dira gurekin. Bukatu da gizaki arrunton jaia. Esperanza Agirrek garbi esan du: «Hezkuntzak fase batean beharrezkoa eta doanekoa izan behar badu ere, agian ez maila guztietan». Halatsu osasunean, kopago deitzen dioten formularekin, botiken banaketarekin, hainbat zerbitzu sozialekin, tradizionalki aberatsek gozatzen zituzten onura horiekin guztiekin. Dirua ez zuten berek baino, hori guztia ordaintzeko. Harantz goaz berriro, ez dizkigute xanpainak barkatuko.
Kantak dioena: aberats ustean bizi ginenok, dirurik ez dugunean, izorrai!
Hitz beste
Izorrai!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu