Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Jainkoari esker

2012ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Aldez edo moldez, Jainkoa sarri dago presente jende askoren jardunean. Arabiarrek hitzetik hortzera esaten dute alhamdullilah! edo inshallah!. Erromantzeek ere oso markatua dute presentzia hori adeu! edo mon Dieu! edo como hay Dios! formuletan. Eta euskaraz? Jainko maitea, azkenean eguzkia!, esan berri dit erreumak jotako auzo batek zerura begira.

Arabiarren Ala edo gazteleretako Deus (Dieu, Dios…) hitz fosilduak dira, karga erreferentzial zuzenik gabeak. Zer da Dios, nora garamatza? Zeusengana? Indoeuroparren dyeu (eguna, eguzkia) jatorrira? Lekutan geratu zitzaizkigun etimologiok. Besterik da Jainkoa hitzak islatzen diguna: Jainkoa diogun aldiro, Jauna eta goikoa aipatzen ditugu, gainetik dagoen izaki bat deskribatzen, haren izaera eta nagusigoa azpimarratzen.

Hitz soil batek zenbat markatzen ote du hain koska ugariko zerbaiten gure pertzepzio subliminala? Dasta oneko hausnarrean utzi nau galderak…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.