Txikia da, ez du balio artistiko handirik, baina estimutan daukat eta, urteari urte, logela batean gerta eta egin daitezkeen guztien lekuko isila izaten utzi diot. Orain aste bete, ordea, motibo jakinik gabe —kapritxo hutsez, alegia— logelatik egongelara eraman nuen. Ordutik, beste modu batean islatzen nau, beste modu batean ikusten dut neure burua bertan. Ni nau logelakoa, ni naiz egongelakoa ere. Baina berarentzat, zerbait aldatu da, eta irudipena dut ez dela gelaren dekorazioa bakarrik izan. Deseroso dagoela esango nuke, traizionatua sentitzen dela, konfiantza ukatu banio bezalako sentimendu batekin begiratzen baitit orain.
Irakurtzen hasten naizenean, ezin naiz kontzentratu, ezin dut telebista ikusi edo musika entzun, eta badakit laster iritsiko dela berriro logelan zintzilikatzeko unea. Baina, bitartean, sufri dezala pixka bat. Ispilu batek jakin behar luke jeloskortasuna gainditzen.
Hitz beste
Jeloskor
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu