Angel Erro.
JIRA

Aberria

2015eko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Gaurkoa egun egokia deritzot aberriaz pixka bat hitz egiteko, han-hemenka esanen diren gauza anitzen artean nirea disimuluan igaro baitaiteke eta beharbada ez esandakotzat konputatu.

Nik beti —tira, beti-beti ere ez— esan izan dut ez naizela abertzalea, baina dagoeneko ez dut esaten, a) hala aldarrikatzeari halako ospe ona ematen hasi zitzaionetik, eta b) baita kuadrillako tontoena ere demostratzen hasi zenetik nazionalista ez izateak egungo egiturara egokitzea zekarrela, ordena ezarrian goxo egotea, eta nazionalismo bat, espainiarra gure kasuan, agintean dagoenez, ohartu gabe ere, ergel erabilgarriarena eginez, haren alde egitea zekarrela eta, hots, ez zegoela nazionalista ez izaterik, eta (espainiar) nazionalista pasiboa izan nahi ez banuen, nazionalista ez izateko modu txintxo bakarra (euskal) abertzale aktiboa izatea zela, inolako paradoxarik gabe.

Oraindik ez dut asmatu nola demostratu nazio ardatzari egiazki ez ikusia egin dakiokeela. Gaizki ari naizela uste dut, gainera, zerbait ukatzen ari zaren heinean —edozeinek ikus dezake—, huraxe finkatzen ari zarelako. Horregatik, dagoeneko ez dut inon esaten nazionalista ez naizela, ohorezko salbuespenak salbuespen. Ez dakit horrek zer egiten nauen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.