Aditu-ihesa

UXUE APAOLAZA
2009ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Ikur bat behar balitz adreiluaren Espainiarentzat El Pocero litzateke; gogoa ematen du ia erdibidean utzi duen urbanizazioa publiko egin, museo bihurtu eta bera txartelak saltzen jartzeko.

Seseñara iritxi zenean «gizon bat asto bati tiraka besterik» ez omen zegoen, eta komeni zitzaion alkatea aldatu zuten arte, dirudienez, hango herritarrek astoari tiraka jarraitu nahi zuten; izan ere, beren baliabideak ez zituzten arriskuan jarri nahi Francisco Hernandoren egoa luzatzeko. Orain, IUko alkatearen erruz utzi behar izan omen du bere obra (inork ez du egoera ekonomikoa horrela sintetizatu), jarri dizkion hamar kereilek isilarazi ez dutela eta.

Seseñan 13.500 etxebizitza egin nahi zituen, bost mila inguru egin ditu, eta Ginean, lezioa ikasirik, bikoitza baino gehiago egingo ditu. Seseñan disgustu asko izan omen ditu, herritarren eta alkatearen zurruntasuna dela-eta, pobreziari hain atxikirik; ameslaria bera, bozek disgusturik emango ez dioten lurraldeetara doa urbanizazioak eraikitzera, zorrak, etxe hutsak, promesak... atzean utzirik, astoaren lekuan zementuzko isiltasuna. Ardurarik ez, azken batean, Espainiaren oparotasunaren hiperbolea baizik ez da izan, eta orain, Afrika aberastera doa. Estatuak aditu-ihes horri konponbidea eman behar lioke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.