Jira

Ardura

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Okerrena ez da zinismoa, muturrera barre egitea, hainbeste eta hainbeste jenderen bizimoduetan eragingo duten erabakiak hain arin hartzea, hurrengo hauteskundeak eta aulkia gordetzea beste helbururik ez izatea, ezagutzen ez dituzten eremuetan muturra sartzen ibiltzea, okerrena ez da hori. Okerrena ez da zure kontura gizentzea euren kontuak, eta gainera edozertarako dirua euren poltsikotik jarriko balute bezala hitz egitea, zertarako dauden eta zertan ari diren erabat ahaztea, ez da hori, ez da meza medioetan minuturik onenak eta pulpiturik altuenak eskaintzea, asperraren asperraz eraistea herritarraren gogoa, hitz egin eta hitz egin eta hitz egin eta ezerez esatea, ulertzen ez diren hitzakelkarri josi eta kea saltzea, okerrena ez da hori.

Okerrena da laster hauteskundeak izango direla, eta baten batek irabazi egingo duela, eta hor egongo dela hurrengo lau urtean, eta lagunak sartuko dituela, orain arte txintxo portatu direlako, eta alderdiak lanpostu gozo batekin ordaindu nahiko dielako zorra. Baina ez, okerrena ez da hori.

Okerrena da agintari batek,kazetarien aurrean eta ezpainetatik irribarrea erantzi gabe, erakundeen ardura erlatibizatu etagizarteari kontuak eskatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.