Batere konplexurik eta dilema etikorik gabe erabiltzen dute Espainiako hedabide guztiek «arte espainiarra» espresioa, eta beraz, hari dagokion kontzeptua. Egun hauetan Madrilgo Reina Sofia museoaren urteurrena dela-eta egiten ari diren erreportaje eta eztabaidak ikusi besterik ez dago. Hogei urte bete ditu, museo nazionala da, eta funtzio politikoa betetzen du; normala, balantzea egiten hasita, nork bere zilborrari eta poltsikoari begiratzeaz gainera, artistek zein kritikoek zein galerietako arduradunek «arte espainiar» gehiago eskatzea. Etxeko txarrenak ere etxerako egiten du.
Dena da oso lausoa, ordea.
Literaturaren esparruan dena da errazago, eta hizkuntzaren arabera sailkatzen dira idazleak batean ala bestean, baina hala ere ez da beti samurra gertatzen: zer egin euren herrialdeko hizkuntza bazter utzi eta beste hizkuntza batean idazten dutenekin? Zer egin Beckettekin, Cioranekin, non sartu, nola sailkatu? Justu bazter utzi zuten jaioterriaren arabera sartu ohi dira testu-liburuetan. Eta antzekoa gertatzen da artistekin ere. Picasso espainiarra zela esatea, ia bizitza osoa Parisen eman zuenean, injustua da zeharo.
«Euskal artea» espresioak injustizia asko gordetzen ditu.
Asko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu