Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Azpikoz gora

2012ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Ez baldin badago ezer subertsiborik, zertarako nahi dugu kultura? Industriak bizirik jarrai dezan? Gabonetan zer oparitu izan dezagun? Akaso hori ere ez jada. Zeinek eskatzen dio liburu bat Olentzerori, gauza anakronikoa da liburua jada, antigoaleko objektua, eta zer esanik ez literatura. Leire Narbaizari uste dut irakurri niola, irakurtzea oso gaizki ikusita dagoela gazteen artean. Hain gaizki ikusita, ze ez dudan hogei urtetik beherako inor ikusten libururik irakurtzen. Bon, dena esan behar bada, ia ez dut hogei urtez azpikorik ikusten inon, eta saiatzen naiz, zin dagit, baina begiratu egunkarietan, begiratu manifestazioetako argazkietan, prentsaurrekoetan, begiratu edonon, begiratu zinema aretoetan, begiratu kontzertuetan, nahi duzun tokian begiratu, desagertu egin direla ematen du, ez dagoela gazterik inon, ezkutatu egin direla. Baliteke, ez, seguruenera neu naiz okerreko lekuetan dabilena, gazteen joerak ezagutzen ez dituena, galduta dabilena.

Esan nizun, hiztegian biziko nintzateke. Gizakiak ez gara hizkuntzaren bidez komunikatzen, hizkuntzan baizik, hizkuntzaren baitan, haren barruan. Berdin dio zein duzun lanbide eta amesbidea. Denon artean egiten dugu hizkuntza. Kultura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.