Jira

Barne turismoa

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Ez zebilen beribilik ia, erraz gindoazen galipotaren gainean, eguraldia ona zen, musika ere bai irratian. Joan eta joan egiteko gogoa ematen zuen. Gozoa zen sentipena. Ez zen hegan egitea, ez zen hainbesterako, baina bazuen berekin arintasun xalo bat, ezaxola alai bat: inongoa ez izatearen antzekoena izango zela pentsatu nuen. Batzuei lurrak ez die minik ematen.

Hau Elgoibar da, esan nion, Arnaldo Otegiren herria. Eta zein da Arnaldo hori? Heldu gogor, bide hau estua eta bihurria da, zorabiatu egingo zara akaso. Poliki joan, bazterrak ikusiz eta haizea hartuz ez zait zorabiorik egiten. Gustatu egiten zait zuhaitz arteko bide oker hau. Halakoren batean iritsi ginen Lekeitiora. Hara, Mikel Laboaren kantuak bezala. Bai, hasi nintzen esaten, Espainiako Gerra Zibilean… Eta horko irla hori, polita da benetan, ezin al dugu joan? Ez, beste leku bat erakutsiko dizut orain.

Hor eskumatara ikusten duzuna Laga da, behin baino ez naiz etorri. Atzeko pareta gustatzen zait asko, benetako hondartza bat ematen du, ez Donostian bezala, hirian bertan, etxe artean. Hau Laida da, txikitan ekarri gintuzten txangoan, ikastolatik. Laster gara Gernikan.

Eta zergatik da ba bedeinkatua Gernikako arbola?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.