Jira

Betebeharrak

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Poza ematen du eskubideak izateak. Beti daukazu zerbait galtzeko.

Garai bateko «jaiak bai, borroka ere bai» ospetsu hura hartu eta, egitura baliatuz, total, mezua antzekoa da, oraingo politikoek beste esaldi bat jarri nahi dute modan: «Eskubideak bai, betebeharrak ere bai». Etxea utzi eta bizitza bera arriskuan jarriz Europaraino iritsi diren azal iluneko eta patrika ilunagoko gizon eta emakume arriskutsuei, gure herri lasaietako banku hutsak okupatzen ausartu direnei, eta igandetan harri koxkorrez betetako futbol zelai hutsean cricketean aritzeko aurpegia dutenei, agintariek (eta beste askok) gauza bera esaten diete: eskubideak bai, baina betebeharrak ere bai.

Goizero bostetan jaiki eta lanera joatea, zergak zuzen-zuzen ordaintzea, eta inori kalterik egin gabe bakean bizitzea nahikoa betebehar ez bada, horra orain beste bat Azkoitiko paradisua iritsi zuten etorkinentzat: euskal kulturari buruzko ikastaroa egin beharko dute, hamar ordukoa, eta trukean «Errotze txostena» emango zaie; txosten horrekin paperak lortzeko orduan erraztasunak izango omen dituzte.

Hona proposamen xume bat, galdetegia prestatzen joateko. Lehendabiziko galdera: zein hizkuntza hitz egiten da Pakistanen?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.