Jira. Xabier Gantzarain

Distira

2010eko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Frankismopeko urte ilunak baino askoz argiagoak ez dira gure hauek. Orduan debekuak geneuzkan, diktadore bat, polizia, zentsura, bazegoen etsaiari aurpegia eta izena jartzea. Orain ez. Orain ez dago etsairik, hori da esaten digutena, armonia gozoan biziko ginateke euskaldunak ez bagina hain itxiak, jakingo bagenu mundura begirako kultura estimatzen, baina ez, guk ez dugu estimatzen, eta euskal kultura parke tematikoa da. Eta Xabier Lete ahaztu egin dugu, eta abar, eta abar.

Ez daukagu lekurik.

Euskarak traba egiten du, izugarri moteltzen du dena, itzultzaileak behar dira, baina ez inork berebiziko garrantzirik ematen diolako testuak ondo egoteari, baizik eta euskaraz ere egon egin behar duelako, hori delako zuzena. Politika hori gailendu da azken hogeita hamar urteetan, eta politika horixe jarraitzen da orain ere. Egon dadila euskaraz, total, gazteleraz dagoen bitartean ez du inork irakurriko. Eta gutxiago gaizki idatzita baldin badago, zabarra baldin bada.

Ez daukagu lekurik.

Ez euskarak, ez euskaraz bizi nahi dugunok. Traba egiten dugu, eta bazterrak nazkatzea besterik ez dugu lortzen, edo gabonetako apaindura gara, faltsukeriari falta zaion distira demokraziapeko urte ilunetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.