Jira

Duin

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Lana ez diren lanak egiten ematen dute eguna. Etxeko langileak dira, Hego Euskal Herrian berrogei mila baino gehiago direla aipatzen zuen artikuluan Aintzane Ezenarrok. Eta horietatik, lana ez diren lanak egiten aste osoa ematen dute askok, hilabeteak, urteak, nahi adina luzatu daiteke izarak lisatzen eta tolesten ematen duten denbora, eskegitzen, garbitzen, oheak egiten, hautsa kentzen, zerrenda ez da sekula amaitzen, edo egonean, besterik gabe, baina lanerako prest, inork zerbait egiteko aginduko dien zain, lanean aritu gabe ere lanerako dauden denbora ustel horri zein izen emanasmatu ezinda. Asko dira lan egiten duten etxean bertan bizi direnak oraindik.

Aristokrazia ez da hain erraz bukatzen, burgesiaren ametsa da, ez du hain zaila ematen, merci eta mesedez esaten ikasi, jendea zu zerbitzeko dagoela sinetsi, ez nahastu azpikoekin, urtean behin bihotz ona erakusteko ez bada behintzat, filantropia oso jarduera polita da, badakizu, kategoriak daude, eta etxeko lanak egiten dituenaeskailera mailan azkena da,guztiek zapaltzen dute mailahori, baita euren lan baldintzak hobetzeko eskatuz artiku-lua idatzi eta haien duintzea eskatzen dutenek ere.

Inork duindu beharra dute, ala?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.