Ekonomia

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2010eko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Ez da askotan gertatzen, normalean bakoitza bere lanetara jartzen da, korreoa begiratzen du, mezuak idazten ditu, bere buruaren idazkari lanak egiten ditu, bere buruaren komertzial, bere buruaren abokatu, eta horretan joaten zaio egunaren zatirik handiena, lanari lotutako lan zikinetan, eta horregatik ez da askotan gertatzen, baina lehengoan lasaitu egin ginen, tarte batez bederen, eta gure langile izaera hartu genuen hizpide: zenbat denborako kontratuak, zenbateko soldatak, zenbat opor egun, zenbat poz eta zenbat neke. Gutariko gazteenak esan zuen bere lagun batekEkonomia ikasketak egin zituela baina ez zuela inon lanik topatzen, eta halako batean, lanpostu bat eskaini ziotela, eta hartu egin zuela, egun osoz lana eginda 450 euro jasotzen dituela hilarenbukaeran, baina nahiago zuela hori batez baino. Nik, pedantea horretan ere, gobernuen ezina aipatu nuen, eta batez ere ezkerrarena, ezkerraren politika eskuinaren berbera dela, ez dutela gobernuek agintzen, ezin dutela ezer egin, begiratzeko Irlandara, ez dakit zenbat jende joango dela kale gorrira. Hurrena Espainiari tokatuko zaiola esan zuen besteak.Gutariko gazteenak egin zuen galdera: etahorrek, nola eragingo dit niri?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.