Begietan etxea beste ametsik gabe, abenduaren 8ko goizeko zortzietarako aireportuan zegoen. Balizak 23 kilo baino gehiago zeuzkan. Liburuak utzi behar izan zituen -Gombrich ez, hau nirekin daramat-, eta arropa batzuk. Beste guztia opariak ziren ia: amarentzat, amonarentzat, izebentzat, lehengusinarentzat. Ia urtebete zeraman haiek ikusi gabe. 24 orduko bidaiaren ostean batera gosalduko zutela esaten zion amari telefonoz, asko maite zuela. Madriletik Parisera, Parisetik Mexikora, gutxi axola zitzaion bidaiaren nekea.
Elurra egin zuen Parisen. Eiffel zuritua estanpa ederra da. Itxita zegoen De Gaulle. Orlyn utzi zituzten, botata, azalpenik eman gabe, egin zeuen kasa De Gaullerainokoa, eta galdatu han. Galdua zuten jada Mexikorako hegazkina. Gaua zen, hotz egiten zuen, ez zieten gauza garbirik esaten, ez zekiten non egingo zuten lo, egun osoa zeramaten ezer jan gabe. Konpainiak mantak eta ur botilak banatu zituen, eskuzabal, eta esan zieten egoteko zain, ez zeukatela lekurik hurrengo hegaldietan. Zain daude harrezkero. Akaso bihar egingo diete lekua, akaso ez.
Le Monde-k azalean dakartza bere hitzak: Amorrurik handiena ez dit ematen etxera ezin iristeak, eman diguten tratuak baizik.
Etxerantz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu