Euskal

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2010eko urriaren 26a
00:00
Entzun
Euskal mundua. Ez zen irakurtzen nuen lehendabiziko aldia, egingo nuke neuk ere erabili izan dudala inoiz, baina atzo, Fermin Etxegoienen Autokarabana nobela «euskal munduaren kritika ironikoa» egiten omen duelako saritu dutela ikustean, izua eragin zidan: euskal mundua.

Zera, garbi esateko, munduarekin egiten diren hitz elkarketa guztiek beti dakarkidate gogora beste mundu bat, bi hitz soil erabilita arriskutsua, iluna, zikina, hitsa, bazterrekoa bihurtzen dena: drogen mundua. Bi hitz horiek elkarren segidan jarrita, mezua beti da argia: esaten dituenak bere burua urruti paratzen du «mundu» horretatik, lehenik eta behin, eta ondoren adierazten du hori azpimundu itxi eta ilun bat dela, ikusten dugun mundu garbi eta arazorik gabekotik oso bestelakoa, ikusezina. Guk ez dugula hartzen, alegia.

Orduan, zer ekartzen dio gogora, zein lotura automatiko egiten du batek, egiten baldin badu behintzat, euskal mundua irakurrita? Zer da euskal mundua? Zerk egiten du mundu hori «euskal»? Hizkuntzak? Euskaldunak dira mundu horretako biztanleak? Edo beste zerbaitek lotzen eta biltzen du euskal mundua?

Eta zer moduz bizi zarete euskal mundu horretan? Euskal mundu horretan, badago drogen mundurik?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.