Angel Erro.
Jira

Festa

2014ko apirilaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Demokraziarekin bezala gertatzen da, ez dagoenez harrotzeko moduko askorik, bozkatzeko epe gogaikarri eta atzeraezina iristen denean, demokrazian jarduteko gogo eskasa disimulatzeko, hauteskundeak demokraziaren festa izendatzen dituzte. Festa ororen halabeharra biharamuna da, eta motiboa (urtebetetzeetatik haste) iluna izaten da. Lagun batek, parodia gogoz, hauteskunde egunetan, benetako festa bat antolatzen du etxean, demokraziaren rave-a deitzen duena. Eta gai honekin zerikusia duten kontu gehienetan bezala, nahikoa esklusiboa da; nik hartaz maiz entzun diot, baina ez naiz inoiz gonbidatua izan.

Demokraziarekin bezala, apirilaren 23 bakoitzean, liburuen festa antolatzen da, liburuak kalera ateratzen dituzte eta saltokietan paratzen, jende asko ibiltzen da haien artean, flirteo ahaleginetan.

Joan den asteazkenean ez nintzen kalera atera. Liburuen maitale jeloskorra naiz. Egia esan, fronte guztietatik erasotzen zidan tema bibliomaniatikoak gogorarazi zidan liburu bat erosi behar nuela. Baina atzo arte ez nuen nire beharra (liburu batekin beharrik dagoen heinean) bete. Kaleko jendearen begietan halako pisutasuna nabari zen, biharamunaren ondorioa ziurrenik, eta tarte batez irakurtzea galaraziko diena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.