Fundatu

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2010eko urriaren 14a
00:00
Entzun
Zer egiten du Gabriel Garcia Marquezek Carlos Slimen premuaren eztei ospakizunetan, Bill Gates, Bill Clinton eta Felipe Gonzalezekin batera?

Aitaren adiskideak dira guztiak, horretan ez da dudarik. Forbesen arabera, Carlos Slim mexikarra da munduko pertsonarik aberatsena; bere ondasunen zenbatekoa ere aletzen dute han eta hemen, hainbeste mila milioi dolar, baina tira, guri ez zaigu axola, berdin-berdin maiteko dugu milioi batzuk gorabehera. Ezin konta ahala enpresetan dauzka sartuta diruak, dena interesatzen zaio, bazter guztietan dituela interesak, alegia, eta interesak ematea beste interesik ez duela. Bueno, bai, behin aberastuta, fundazioak sortu ditu, gosearen kontra egiteko, kulturaren alde, badakizu, denak bihurtzen dira filantropiko. Ez diete euren enpresetako langileei hobeto ordaintzen edo lan ordutegi hobea eskaintzen, ez. Haien lanak emandako diruekin egin nahi dute gosearen kontra, kulturaren alde, euren izena ager dadin distirant. Akaso kulturaren alde daudelako? Gosearen kontra egiteko fundazioak martxan jarri dituztelako?

Zer egiten du Gabriel Garcia Marquezek Carlos Slimen premuaren eztei ospakizunetan, Bill Gates, Bill Clinton eta Felipe Gonzalezekin batera?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.