Jira. Xabier Gantzarain

Gandua

2010eko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Ametsik gogoratu ez, gorputza nekatuta, arrastaka zoaz dutxara. Dutxatik irtenda, ganduan bildua esnatu zara, ganduan galdua, eta garbi ikusi duzu behingoz: doan lekura doala, nork bere gandua darama, bere poza eta bere lantua, bere ikusi ezina eta bere ezinikusia, nork bere zabor emozionala. Eta nork bere gandua baino haratago ikustea bihurtu da ezinezko; alferrik jarriko digute muturren aurrean, ez dugu nahi ikusi. Ganduak ez digu uzten ikusten, ganduak babestu egiten gaitu. Ezjakintasunak babestu egiten gaitu, eta babesa bilatzen dugu une oro. Jakin, ez dugu ezer jakin nahi, ez dugu zuztarrik nahi, ez dugu arazorik nahi. Piroteknia, kea, gandua, hori da nahi duguna. Horixe da saltzen digutena.

Karl Marxen solidoak eta Zygmunt Baumanen likidoak lurrundu egin dira, bakardadearen gandua daukagu inguruan, beldurrak airean gabiltza, eta dena da arin, dena da azkar eta hauskor. Hasperenak haina irauten du egunak, hasperenak bezainbat pisatzen dumemoriak. Urteen poderioz lortu dugun bakarra norbere gandua gero eta itxiagoa izatea da. Bakoitzak bere ganduan bilatzen du, eta aurkitzen, behar duen guztia. Batzuekzortea izan dute, etaazkenerako begien barreneraino sartu zaie gandua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.