Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Hau dena

2012ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Normalean ez zara jartzen urruneko planetetan pentsatzen, baina arreta harrapatu zizun berriak: gurea ez den galaxia batean, azalean ur likidoa izan dezakeen planeta bat omen dago, gugandik 44 bat argi-urtera. Bere galaxiako eguzkitik ez urrunegi ez hurbilegi, klima ere gurearen antzekoa izan omen dezake. Bizitzeko modukoa. Bueno, albistea espainolez zekarren Gara egunkariak, habitatzeko modukoa izango litzateke itzulpena. Gurea bezala, alegia: habitatzeko modukoa bai, bizitzeko modukoa gutxitan.

Eguzkia bai, ura ere bai, muskerrak izan ginen orain hurrena, baina gaur, antropozenoan sartuta, ez dira nahikoa eguzkia eta ura, ez gara naturaren mende bizi, edo hori uste dugu behintzat, bestelako behar batzuei erantzuteko bizi da jendea. Eta besteak tramitea dira: argia, ura, janaria, loa, galdutakoan bakarrik ohartzen gara haien beharraz. Goizean jaiki eta eguzkitan egon, iturria ireki eta ura, egunean hiru otordu barrenaz, loa merkea eta ona. Txikikeria horiek ahaztu egiten ditugu ordea: kosmogoniak, galaxiak, unibertsoa. Geure baitako unibertsoan bizi gara, zulo beltzen beldur, eta hor ere geu gara bizidun bakarrak.

Gure amak galdera egiten dio bere buruari: baina hau dena zer da?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.