Jira

Hautatuak

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko ekainaren 11
00:00
Entzun
Hortzak hortzarekin ondo etorri behar du mekanika ez dadin geratu. Baten gainean bestea, haien ondoren hurrengo parea, eta hurrena, eta hurrena, mekanikak biraka jarraitzen du, eta haren indarrak dena eta denak mastrikatzen ditu. Zaila da azaltzen; hautatuen artean egoteak ez du batere pozik ematen. Baina ez egoteak, izua. Promesik gabeko mundua da oraingoa.

Eta ikasleak ikusten dituzu, ilaran, urduri, unibertsitatera sartu aurreko azterketa egin behar dute, etorkizuna dute jokoan, hori esan diete, gerora konturatuko dira etorkizuna ez dutela eurek ehuntzen, edo ez behintzat eurek bakarrik, mekanika ezagutu behar dela, azterketaren mekanika ezagutu behar den gisa berean, bostekoa luzatzen eta irri egiten jakin behar da, aita-amen lagunekin adeitsua izaten, bide onetik ez aldentzen. Azterketa gainditu behar da lehendabizi. Promesak are balio handiagoa du promesik gabeko munduan.

Hautatuek saria jasoko dute: hurrena ere hautatuak izateko aukera. Eta hala, ohartu gabe, etengabeko hautagaitza baten bozeramailea bilakatzen da norbera, izan daitekeenaren zertzeladak erakutsiz eta izan zenaren loriak aletuz, eta bitartean eguneroko bizitza atzera eta aurrera begirako lan nekagarrian itoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.