Jira

Historikoa

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Badakit Euskal Herriak beste egun historiko bat bizi izan zuela atzo, atzokoa bazen seguru asko historikoa, orain guzti-guztiak daude indarkeriaren kontra, eta ez dakigu zeren alde, barkatuko didazu biharamuna izorratzera etortzea, indarkeriaren kontra egotea erraza da, neu ere halaxe nago, baina haurrei txantajea egiten diet, isiltzen ez bazara etxera joango gara, biolentzia erabiltzen dut, sotilago batzuetan nabarmenago gehienetan, eta biolentzia pairatzen dut, mehatxuak, oihuak, egia da, ezin da alderatu, ez dut bizkartzainik behar, baina ez litzaidake gaizki etorriko garuntzain bat, baina okertzen ari naiz, eta noan harira, atzokoa beste egun historiko bat izan baitzen, hemen eta munduan.

Peluxeentzako bidaia agentzia ireki dute Bartzelonan.

Bidali airez, lurrez edo itsasoz hain maitea duzun peluxea, eta agentziakoek Bartzelonan zehar ibiliko dute, argazkiak egingo dizkiote, eta ondoren etxera bueltatuko dizute, argazkiak gainean dituela. Txikitan egunero besarkatzen zenuen peluxeak merezi du bidaiatxo bat, etxetik irten eta mundua ezagutzea, lagunak egitea, argazkia ateratzea Messirekin.

Zer pentsatuko ote du Omar Chuick maliarrak halako maitasun erakustaldien aurrean?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.