Zuzeun sartu nintzen egunak zer eman zuen ikusteko; erosoa da, editoreek eta kolaboratzaileek albisteak idazten dituzte, hitzorduen berri eman, iritziak plazaratu, beste edozein hedabidetan bezala; baina horretaz gain, beste hedabideetarako estekak ipintzen dituzte, sarean harrapatutakoa ekarri, eurei gustatu edo interesgarri suertatu zaien artikulu, albiste, argazki, bideoen bidea erakutsi.
Punk mugimenduak hain ezagun egin zuen Do It Yourself hura gogoan, zuzeu atariak horixe eskaintzen du, eta horixe eskatzen du, zuk zeuk idaztea albisteak, zuk zeuk egitea eta igotzea argazkiak, zuk zeuk irakurtzea artikuluak eta egitea editore lanak, zu zeu izatea albistariari eta errealitateari forma emango diona. Ez egon inoren zain, zuk zeuk egin nahi eta behar duzuna. Langintza horretan, kolaboratzaile guztiak dira berdinak. Baina, beste leku askotanlez, batzuk besteak baino berdinagoak.
Orain hurrengoan Eneko Goia izeneko batek albistea idatzi zuen: «Donostiak aurrera egin dezan lanean ari gara gaur Kursaaleko konbentzioan», eta handik pixka batera, beste bat: «Donostiako hiri-bilgune berria sortzeko akordioa». Hona hemen,pentsatu nuen,Donostiarenetorkizunak loa kentzen dion bat.
Jira
Horizontala
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu