Jira

Inon ez

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Arrainak bailiran, hildakoan azaltzen dira emakumeak, ordura arte, ez ditu inork ikusten, ez ditu inork kontuan hartzen, haien ahotsa ez du inork jasotzen, harrigarria da, inon agertzen ez diren emakumeak ikusten ditut egunero autobusean. Eta askotan akordatzen naiz Arantxa Iturbek idatzitako Kontu jaten liburuarekin, eta han agertzen ziren emakumeekin.

Ezkontzarako prestatzen zituzten emakumeekin akordatu naiz, euren ordura arteko lana eta bizimodua utzi eta etxea gobernatzera jartzen ziren guztiez, zenbat lan egin ote dute eguna joan eta eguna etorri, zenbat otordu prestatu, zenbat arropa garbitu, zenbat zauri sendatu, zenbat malko xukatu, zenbat kontu jan.

Ia nahi gabe bezala, besteren etxeak garbitzen eta txukuntzen lan egin zuten emakumeekin akordatu naiz, etxetik etxera, langile batean eta lanean bestean, umeak hazten, bereak eta besterenak, ama batean eta amatzako bestean, eguna joan eta eguna etorri, atsedenik gabe, oporrik gabe.

Lehengo astean Aintzane Ezenarroren artikulua zetorren BERRIAn, Etxeko langileen duintzea, etxeko lanak egiten dituztenen lan baldintzak hobetzeko eskatuz. Ia ez zen aipatzen testuan, baina emakumeak irudikatzen nituen etxeko lanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.