Jira

Isolamendua

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Izuaren oinarria inkomunikazioa eta isolamendua dira. Rodolfo Walshek idatzi zuen, Noam Chomskyk jaso zuen, inoiz irakurri ez dituenak ere sentitu egiten du bakarkako isolamendua, gordean bizi beharra, ezkutuan, beldurrez, mesfidati, minbera. Aurikularrak jantzita dabil jendea kalean (jendea gu gara), ez du ezer jakin nahi, eta batez ere, ez du minik hartu nahi. Edozein bazterretan dago arriskua, mehatxuz beteta dago mundua; emakume kolpatuak etxeari dio izua.

Isolamendu ziega erosi egin behar da ordea, edo alokatu, lan asko ematen du txukun mantentzeak, egunero jan behar da, ohea egin, arropak garbitu, erratza pasa. Bakartu gaituena maitasuna dela, zoriona dela, nahi genuena dela esan geure buruari. Esan behin, esan berriz, esan behin eta berriz. Egunerokotasun burugogor bati heldu, ordutegi bat jarri, ohitura batzuk hartu, eta haiexei jarraitu horrek zentzurik baleuka bezala.

Egunkariak irakurri, berriak entzun, munduari arreta jarri. Ez zaude hain gaizki. Ez zaude zurrunbilo baten menpe, kontra egin ala eraman zaitzan utzi pentsatzen. Ez zaude erabat galduta. Ez zaude hain isolatuta. Ez diozu beldurrik itsasoari.

Hanekeren Funny Games darabilt gogoan egunotan. Bortizkeria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.