JIRA. Ikuskizun

Amagoia Gurrutxaga Uranga.
2005eko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
Hauteskunde kanpainan ez gaudela esango dute, baina ezin esango dugu ostegunetik gogoeta egun tankerako batean murgilduta ez gaudenik. Batzuk besteak baino gehiago poztu dira Eusko Legebiltzarrean gertatutakoarekin, egia da, baina urteroko Urte berri on koplek Aro berri on doinua hartu dute aurten. Kopla kantua zenbat ahotsekin egiten den, hara hor aurrerantzean ikusteko edo zehatzagoak izate aldera entzuteko dagoena. Txarangaren bat kantari hipotetikoen laguntzaile ariko ote den ala ez, auskalo, baina sorpresa batek sorpresa gehiago eskatu du, eta hortxe daude asko, aspaldi lakartutako eztarria eztiarekin gozatzen. Bada kantari beharrean antzerkilari izatea nahiago duenik ere, baina: tragedia deitu dio batek osteguneko bilkurari; bestearen esanetan, komediatik gehiago zuen; hirugarrenak tragikomedia nahasia ikusi du gidoian; eta ohiko gorbata zatarrak jantzi dituztela erantsi du azkenak. Ikuskizun bat izan zela, behintzat, inork ez du ukatu, eta oihala oraindik ez omen da erabat altxatu.

Ikuskizun dagoen ikuskizun bat. Horixe daukagu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.