Jira

Laztanak

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Azkarregi kendu zioten ama, antza, eta hortik datozkio arazoak: ezinegona, haserrea, beldurra, larritasuna, agorafobia, edonori eta motiborik gabe oldartzeko joera, pixari eutsi ezina, onartua sentitzeko beharra, laztanak jasotzeko egitea guztia, inoren ondora hurbiltzeko izua. Lan ikaragarria ari gara egiten, eta batzuetan hobeto dagoela iruditzen zaigu, ez duela hain jarrera txarra erakusten, nahi duela besterekin ibili, ez diola izuak gaina hartzen, aurrera egiten duela, atsegin dituela laztanak, baina ez dela laztanak jasotzeko bizi.

Bere txakurraz ari zen hizketan.

Badago txakurren erroldarik? Badago, zehaztasun erabatekoa izan gabe ere, euskal herritarrok zenbat maskota dauzkagun jakiteko modurik? Eta izango genuke modurik maskota horiek hazten, hezten, artatzen eta zaintzen urtero zenbat diru gastatzen den jakiteko?

Ez dago psikiatriako liburuak irakurri beharrik gutako bakoitzak eguneanzehar laztanak bilatzen dituela jakiteko; irribarre bat, hitz goxoren bat, diosala bat, laztan bila gabiltza etengabe, baina ematen ahaztu egin zaigu. Eguna muturtuta, presaka eta oihuka pasa ostean, etxera iritsi eta txakurra laztanduta baretzen gara. Gure lagunik onena, gatibu daukagu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.