Jira

Orain

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Orain asteartea da, kafea hartzen ari naiz, epel dago barruan, jendea dabil kalean, kutxa automatikoetan ilarak sortu dira; ilara luzea dago, egunero bezala, ospitalera doan autobusa hartzeko. Orain egunero da, hor daude ama-alabak, eguneko zentro batera eramaten duela esango nuke, beti azaltzen dira ordu berean, ilea orraztuta eta dotore jantzita egiten dio aurre emakumeak munduari, gurpildun aulkitik soa zorrotz. Orain bere adina daukat, aulkian nago, behetik gora begiratzen diot jendeari, arrotza egiten zait dena, bizi egin nahi dut, ez dut hil nahi oraindik; oroitzapenetan etzaten naiz, onenak izan gineneko garaiak ditut gogoan, izan zirenak baino are ederrago irizten diet gaur. Orain martxoa da, lanera joan behar dut, bi hilabete geratzen zaizkit, ez dago lanik denontzat. Orain astelehena da, euria ari du, arropak ez dira lehortu, iragana korapiloz betetako hari mataza erraldoia da, eta etorkizuna berdin. Orain asteartea da Libian. Orain igandea da, jai daukat, haurtzaroaren epelera noa trenean. Orain larunbata da, trenean nator etxea esaten ohitzenez naizen tokira, «Euskadi es España» entzun diot neskato bati. Orainostirala da, pozak nago, iritsi da azkenean asteburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.