Jira

Safaria

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Benetan, ez bazara aspaldian arropa erosten dendaz denda ibili, ez dakizu zer galtzen duzun, merezi du arratsalde bat hartzea, mundu mailako kateek edozein hiriburu kaxkarretan dauzkaten dendetan uzteko begiak eta arnasa eta belarriak eta gogoa. Aldiak izaten dira, egunak ere bai, eta batzuetan ez da mugimendu handirik egoten arropa dendetan, baina arriskua atsegin baduzu, muturreko bizipenen bila bazabiltza, hauxe duzu egokiera bikaina.

Nahi izatera, Kenyako safari baterako jarrera bera eraman dezakezu, miraz so egin kaleak abaila bizian zeharkatu eta denda bakoitza minutu laurdenean usnatu eta arakatu dezaketen animalia basatien bozkario maltzurrari, jan ahal dezaketena baino gehiago ehizatzen dute, eman behar nork beretzako arropa bilatzearekin nahikoa ez eta ondokoari kentzea dela harraparien xedea.

Ez zaude ordea Kenyako safari batean, eta zeu ere animalia basatia zara. Sartu dendan, egin lekua eta egin lekura, begiratu prezioak, aukeratu praka batzuk. Ez daukagu zure neurriko prakarik, horiek dira bukatzen lehenak. Eta zertarako egiten dituzte orduan txikiak? Nesketan askoz okerragoa izaten da, frustrazio asko eragiten dute neurri hauek. Baina orduan, zein da harraparia?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.