Bildu gara hor, Zubietan, demagun, eta egin dugu dantza eta kantu, aldarrikatu dugu gure bizitzari eman nahi diogun forma, parte hartu dugu, parte izan gara,komunitate efimero bateko partaide sentitu gara, onartuak sentitu gara, besteen antzeko, besteen pareko. Baina gaizki esan dut, ez da komunitatea efimeroa dena, seguru asko, baizik eta batera egon garen unea. Manifestazio nazional batera joan denak, etxera bueltan autobuseko leihotik autobideko argiak eta mendien iluna besterik ikusten ez badu ere, komunitatearen beroa darama bere baitan, eta komunitate hori izan bada nonbait, irakurtzen dituen liburuetan, lagun artean, etxean, izan bada nonbait, eta jendearen babesa sentitzen du.
Orotariko Euskal Hiztegian begiratu nuen, ea zenbat jende zegoen, eta sekulako jende pila aurkitu dut. Jendetza ikaragarria biltzen du azkenean hiztegi batek. Zerrenda luzeari begira, Paolo Virno eta Antonio Negri etorri zaizkit gogora, eta haien moltitudine kontzeptua; nola itzuli beharko genuke?Jendetzak ez nau konbentzitu. Eta ia nahi gabe, Joseba Sarrionandiak aspaldi idatzitakoarekin akordatu naiz, eta bere hitzetan ideia bera irakurri uste izan dut. Jendea gu gara.
Bai, eta gu jendea gara.
Jira
Zer gara gu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu