Angel Erro.
JIRA

Zurrumurruak

2015eko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Arrazoi franko daude Jaime Gil de Biedma gaztelaniazko poeta handia, hiesak eraman gabe, bizirik egon zedin desiratzeko; gehienak, haren literatur ekoizpenari lotuak (agian norbaitek konbentzituko zuen idazten jarraitzeko); gutxi batzuk, aitortu behar dut, morbo hutsak eragiten ditu: esaterako, egiaztatzea bere belaunalditik gelditu den eta horregatik aitortza guztiak jasotzen ari den Caballero Bonald ausartuko ote zen, berriki bezala, bartzelonarra gutxiestera, «[JGB] es un poeta menor, de alcance verbal muy limitado» bezalakoak esanez (ohar mentala: nire adinekoen artean idazle onena ez banaiz, izan nadila behintzat bizitza luzekoena!), edo, bestetik, ikustea zer iritzi duen bere ilobak, Esperanza Aguirrek, egindakoez.

Taberna batean entzun dut zurrumurrua. Politikari neoliberalak zaharren egoitza publiko batean sartu du ama. Kontatu duenak esan du egoitzaren zaharberritzea geldirik zegoela, poetaren arreba iristekoa zen arte. Ez dut esamesa sinetsi, Aguirre sektore pribatuaren aldeko suntsitzailea izaki, zera, bere unean, sinetsi ez nuen modu berean: Arabako ahaldun nagusiaren emaztea gipuzkoarra, euskalduna eta irakaslea dela, De Andrésen ustez arabarrei lana kentzera etorritako jendaila bezalakoxea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.