Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Karamelua

2012ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Gutxi ibiltzen naiz kalean, aitor dut, eta nekez jarrai dezaket azken ohituren trentopika, baina, kuriositatez galdetzen dut, oraingo hautagaiak ibiltzen al dira alderdiaren logoa daramaten lapitzak eta globoak eta giltzatakoak eta kondoiak eta karameluak eta te-poltsak eta pendriveak banatzen? Ohitura baztertu baldin badute, mundua galduan da, eszena gogoangarriak gertatzen baitziren hautagai batek zerbait oparitzen zizunean, ezkon berriek ezkon bazkaritako postretan oparitxo bat egiten dizutenean bezalako detailetxo bat zen hautagaiek egiten zizutena, hautagaiarekin lotuta gelditzen zinen lapitzaren edo kondoiaren bidez, beno, berdin da zerekin, baina lotuta gelditzen zinen. Etxerako bidean, ordea, lapitza edo karamelua patrikatik atera eta zakarrontzira botatzen zenuen, inork ez zintzala ikusi gozokia ahoratzen, nola hasiko zinen ahoa gozatzen lagun artean beti deitoratu izan duzun alderdiko karamelu batekin…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.