Festa seinalatuotako albistegiek harri-harri eginda nindukaten. Zehatzago esateko: kirolei buruzko albisteen ondoren eta Urko Aristi eguraldia ematen hasi bitarteko iragarkien tartean pizten zitzaidan eguneroko harridura. Atzo, pazientzia bildurik, kontatzen hasi nintzen eguneroko harriduraren arrazoiak. Bat, bi, hiru, lau… Oihuka hasteko trantzean eta izerdi patsetan bukatu nuen zenbaketa: 36 iragarki eman zituzten denera! Nire estonamendua ez zen, ordea, spoten ugaritasunak eragina, iragarki guztiz gehienen gaiak baizik: hogeita bederatzi spotek kolonia-urak iragartzen zituzten!
Hainbeste perfumeren lurrinekbat egin izan balute baino zorabiatuago nengoen ni. Zerk eragin du hainbeste perfumeren premia, nondik dator hain kirats nardagarria, zeri dario halako keru gaiztoa, zer kristo dago ustelean bertan goxo eginda?
Zergatik ez digute behingoagatik argitzen zer uzker-klase alimalekoa erori zaion munduari?
Hitz beste
Kiratsa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu