Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Konfiantza

2012ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Ni ere sartu naiz El Huffington Post egunkari digitalaren bertsio gaztelaniazkoan, ni ere ibili naiz bertako testuetan pika hemen eta pika han, ni ere aspertu nau, eta asko, estrainaldiari eman dioten matraka instituzionalak. Pintxoak falta ziren. Eta ardotxo espainiarra. Sareak sortze beretik daukan ezintasun tamalena, nire uste apalean.

Pintxoen faltan, artikuluak pikatu behar. Deigarriena, Konfiantzaren balioa izenekoa. Artikulua hasten da esanez konfiantza falta dela ekonomiaren etsairik gaiztoena, eta idazkiaren tesi nagusiak dio Espainian guztiz galdu dela konfiantza. Zuzenago esanda: tesi nagusiak dio Raxoi dela Espainian konfiantza galdu izanaren errudun unibertsala. Segidan, artikuluak gogotik salatzen du popularrek krisiaren gestioarekin gizendutako konfiantza faltari. Kritika bakar bat ere sozialisten erantzukizunari buruz.

Idazkiak nor konbentzituko zuen konfiantzaren balioaz? Rubalcaba. Berea da artikulua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.