Nire memoria xaharrak gogoratzen dituen lehendabiziko gaitz guztien errudunak herejeak ziren. Laster, gorriek eta komunistek bat egin zuten herejeekin. Gerraostean, Franco judeo-masoiak ikusten hasi zen baita Carmenen peinetaren atzean ere. Azken urte luzeetan, ETAk hartu dio tokia konspirazioari, bera izan da Estatuaren defizit orotarikoak ezkutatzeko tapa-txuloa. Orain, berriz, anti-sistemak dira kale-kantoi guztietatik agertu direnak sistema zirtziltzeko borondate gaiztoarekin.
Sistemarik ez balego ez legoke anti-sistemarik. Hargatik, on da begiak sisteman jartzea. Orain arte, dirua barra-barra zebilenean eta sistemarik ez balego bezala bizi ginenean dirua dugunean jai! kantatuz, sistema kapitalista esate hutsak mantra zahar baten oihartzunak ekartzen zizkigun. Krisiari esker, sistema kapitalistari betiko mutur beltz bere-berea ikusi diogu, eta bihotzaren tokian diru-kutxa gotor bat daukala gogoratu zaigu.
Hitz beste
Konspirazioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu