Hitz beste

Kretinoak

Anjel Lertxundi.
2011ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Giovanni Falconi epaile italiarrak gogotik egin zuen mafiaren kontra eta larrutik ordaindu atrebentzia: akabatu egin zuten. Behin, epaiketa batean, zera galdetu zion Frank Coppola mafiosoari: «Zuretzat zer da mafia?». Eta mafiosoak erantzun: «Epaile jauna, demagun hiru magistratuk Errepublikako Prokuratore izan nahi dutela. Bat oso azkarra da, bigarrenak gobernuko alderdien babes osoa du, hirugarrena kretino hutsa da. Justu hirugarrenak irabaziko du postua: horixe da mafia».

Hiru trajeren joan-etorriekin berdindu nahi dute Espainiako ustelkeriaren auzia. Kretinotzat gauzkate. Egun batean bai eta hurrengoan ere halatsu, egunkari bat irakurri eta beste bat leitu, sarritan datozkit Falconiren hitzak gogora. Gogora ekartzekoa da epaileak eransten duena ere: uste dugu mafiako kriminalek daukatela mentalitate mafiosoaren monopolioa; ez dago, ordea, kriminala izan beharrik mentalitate mafiosoa izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.