Orain urtebete doi Kribi eginda izeneko zutabe bat atera nuen hemen bertan, krisi ekonomikoaren gainean. Txikitan, kromorik edo kanikarik gabe gelditzen zenagatik esaten genuela Orion kribi egin zuela. Halatsu Zarautzen ere, Zarautz hizketan liburuan ageri denez: «Kribi natxiok: jokoetan, ezer gabe geratzea (kromoetan, txapetan...); adibidez, kanika guztiak galtzean esaten den esapidea».
Lehengo batez, mundu arabiarretik datozkigun albisteei buruzko tertulia bat entzuten ari nintzela, hizlarietako batek kiebra hitza baliatu zuen bere jardunean, kiebra egin dutela diktadoreek, eta, txast!, argi bat piztu zitzaidan errotan eta out kiebra hitzak behar duela egon kribi bitxiaren oinarrian.
Ikusita arabiarraren kribi politikoa gogotik ari zaiola eragiten mendebaldeko kribi ekonomikoari, herriko surtidorera jo nuen gasolinaren depositua betetzera.Ilara dezentea zegoen bertan. Etorriko dira luzeagoak.
Hitz beste
Kribi berriro
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu