Plazatik

Kristalak eta putzu-zuloak

andoni egana
2011ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Duela urte bete pasa inguru izan zen. Bertso udaleku bat burutzen ari ziren Gipuzkoako paraje zoragarri batean. Haurrek hamar-hamaika urte izango zituzten. Txanda bakoitzean egin ohi duten legez, gau batean «beldur-gaua» burutu zuten. Begiraleek tentuz prestatu zuten haurrak ikaratzeko modua. Inongo abisurik gabe, baserri batean afaltzen ari zirela, leihoko kristala kolpatu zuen norbaitek kanpokaldetik. Kan, kan, kan! Haurrek segituan begiratu zuten leihoaldera. Begiraleekin hitzarturik zegoen herriko adiskide bat zen, zarpail jantzia oso,bizarra egin gabea, ezpainetan zigarroa zintzilik…Kan, kan, kan! jo zuen berriz bortitzleihoko kristala. Haurrek, ikusi zutenean, ikara sentitu zuten, eta norbaitek oihu ere egin zuen.

Ez dizuet txantxaren nondik norakoa eta bukaera kontatuko gutxienekoa da eta. Niri harrigarri gertatu zitzaidana da, haurrek dardarka, ze hitzerabili zuten kanpokopertsona hura izendatzeko. Ez zuten esan, «Begirale, eskale bat!». Ez eta «homeless bat dago leihoan». Edo «erromes bat, laguntza eske!» edo «lapurbat dator!». Esan zutena izan zen… «Pobre bat! Leihoan pobre bat dago!» Eta pobrearekin ikaratu egin ziren.Askotan, hitz bakar baten hautuak gehiago adierazten du esaldi luze eta ponpoxoak baino.

Udalekuetako berotik gatozen datuen hotzera. Lehengo astelehenean, urriaren 17an, burutu zen Pobreziarenaurkako eguna nazioartean. 2011.ean 24.000 pertsonak jo dute iada Caritasera laguntza eske Gipuzkoan. Joandako urteetako kopuruaren aldean handia, nonbait. Zarautzosoa, konparaziorako. Erkidegoan 21.500 etxetan inork ez du lanik.

Getxo osoa, kasu. Munduan zehar, ehuneko hamarrak biltzen du aberastasunaren % 85 eta gainerako ehuneko laurogeita hamarrarentzat % 15 baino ez da geratzen…

Hotzak baino izoztuta uzten dutenak dira datuak. Haurrek bazuten arrazoi punttu bat: pobreasko dago munduan eta edozein unetan azal daiteke bat zure leihoko kristalera.

Eta egoera nola itzulipurdikatu daitekeen pentsatzenhasten garenean, azken boladan hedabideetan behin eta berriz entzun dudan hitzak gogaitu egiten nau:«emprendedor@». Badirudi ekimena egiteari gailendu behar zaiola eta ez nator bat. Umetatik ikasi genuen ekintza adierazten duen esaldiaren zatia aditza dela eta ez sustantiboa. Alegia, gehiago «egin» behar dela eta «ekimen» gutxiago izan, ziur bainago ekimenaren abaroan ezkutatzen dela sarri tranpa eta tranpatik sortuak direla egungo egoerak eta egungo pobreak. Prekarietateak eta juxtu-juxtuan ibiltzeak, ordea, ernegazioarekin batera irudimena indartzen dueta suminduen bileratan sortuak dira aspaldion entzun ditudan esaldirik borobilenak:«Ezin dugu aldi berean gerrikoa estutu eta prakak jaitsi!». Erne! Norbaitek, betiere ekimenaren izenean, publizitate agentzia bat sortzeko burutazioa izan dezake eta!

Udalekuko umeei ere esango nieke adi ibiltzeko. Gauez, barruan argia eta kanpoaldean iluntasuna nagusi direnean, leihoko kristalak ispilubihurtzen direla. Gutxibarru hainbeste ikaratu zituen «pobre» hura norbera izandaitekeela. Edo okerrago, izan daitekeela aberats, aberats denik ohartu ere egin gabe. Edo zalantza izan dezakeela, une batez neuk izan dudan bezala, arestian aipaturiko ehuneko hamarrekoaren parte den ala ez.

POSDATA: Hots, Egunaren ondoko eguna. Ispilu efektua egiten duen beste gauza bat putzu-zuloa da. Nerabezaroan, edonolako barrabaskeria bat egin behar genuelarik, mendira gindoazela esaten genuen etxean.

Igande iluntzean auskalo nondik bueltakoan, putzu-zuloren bat aurkitzen genuen eta han zipristintzen galtza-barrenak eta oinetakoak, gure gezurrezko mendi-buelta sinesgarri izan zedin. Aspaldian behar zuen ETAk ere putzu-zulo bat.

Bere mendi-buelta egiazkoa zen, baina ez zuen mendira jo itzultzeko eskubidea soilik izan zezan. Iruditzen zait jende askok egin duela lan, eta ongi, putzu-zulo berri hori ahalik eta sakonena izan zedin eta mendi-bueltaren ondorioak «ikusgarriak» izan zitezen. Igande iluntzea heldu da. Lotarako eta ametsetarako garaia. Bihar beste aste bat hasiko da. Ez dadila izan hau ere pobreziarena!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.