Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Lagun imaginarioa

2012ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Eseri hor, diotso umeak bere baitako lagunari, mahaiko aulki huts bat seinalatzen diolarik. Bukatu ganbak txintxo-txintxo, bestela ama haserretuko zaizu. Ez zaizkizula gustatzen? Huelvakoak dira! Niri ere ez zitzaizkidan gustatzen, baina begira nire platerari: garbi-garbi utzidut!

Lagun imaginario batek haragizko batek baino indar gehiago izan dezake ume baten bizitzan, haren eragina aise iristen da gurasoak sekula iritsiko ez liratekeen eremuetara. Horregatik, psikologoek aholkatzen dute oso serio hartzeko umeak alegiazko lagunarekin izaten dituen solasak, ez egiteko harremana eteteko ahaleginik, umea ez dadin traumatizatu.

Testuinguru horretan ulertu beharko genuke Divar magistratuak hainbat txanpon publiko gastatu izana: ganbak jaten erakusten ari zen laguntxo imaginarioari. Psikologoei jaramon egin eta utz dezatela bakean, gaixoa ez dadin depresio sekulako baten zuloan hondoratu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.