Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Lapa jana (I)

2012ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Harrigarria egiten zitzaidan Zapaterorekin: a ze abildadea asko hitz egin eta ezer ez esateko! Laua zuen diskurtsoa, laua hizkera. Are harrigarriagoa egiten zait Raxoirena: igogailuan topatu duzun ezezagun batekin partekatuko zenituzkeen topikoak, esaldi onkeriazkoak, begien bistako arrunkeriak botatzen ditu, Kant-ekin estetikaz ariko balitz bezain serio. Eta jendeak, txalo.

Euskarara etorririk, eta kasuren bat edo beste kenduta, ihes egitekoa da panorama: gatzik ez du diskurtsoak, piperrik ez hizkerak. Areago: gaztelaniazko erretorika da politikarien klaseak (euskaraz egiten duen urritan) darabilena, haien diskurtsoek gaztelaniaren itzulpen zuzena dute hezurdura. Libre jarduten dutenean, hor nonbait. Aldiz, diskurtsoa idatzia baldin bada —zein okagarriak prentsaurrekoak!—, testua gris laua izaten da BETI, txit burokrata.

Lapa lotuta dagoen harkaitza eta lapa bera zurrunka jartzeko modukoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.