Zutabea idazteko gaienbila nabilenean egunkari bat baino gehiago irakurtzen dut.Gaur zerbait positiboa aurkitu nahi nuen, istorio alai bat. Orriak eta orriak pasatu ditut, baina ezerk ez nau inspiratzen, beltza dago egoera: Fukushimako zentral nuklearraren hondamendia, Bahrainen ezarri duten larrialdi egoera, Japoniako tsunamiak utzitako irudi lazgarriak, Libiako sarraskia.
Egunkari batean «hondamendien pornografia» terminoa erabiltzen zuten, medioek eguneko hogeita lau orduetan ezbehar bat bestearen atzetik erakusten duten dinamika hori definitzeko; leihaketa baten antzeko bihurtzen da, ea zein egunkari den hurrena gertatzen den desmasiaren goiburua lortzen duena. Eta irakurleok alienatuta bezala gelditzen gara, zain,Tokioko biztanleak argindarrik gabe geratuko diren unea kontatuko duen albistearenzain, Gaddafiren armadak bonbardatuko duen hurrengo hiria zein den irakurtzekozain, Bahraingo zaurituen kopurua asaldagarria entzuteko zain.
Beste batzuetan, kalean ikusten dudana, lagunek kontatuko gauzak, niri gertatutakoak edo bestelako gogoetak izaten ditut hizpide. Atzo Galesko telebistan izan nintzen. Bertako langileak zein hizkuntzatan ari ziren jakiteko, arretaz entzunez ibili nintzen eraikinean, alde batetik bestera.Ia denak galesez ari ziren.Sorpresa atsegina izan zen. Hala ere, tamalez, badaude kanpoko itxura horren atzetik kezkagarriak diren kontuak. Bi telebista kate zituzten iaz arte, baina bat eten beharra izan zuten ikusle kopuru eskasarengatik. Gelditzen den kate bakarrak ere ozta-ozta dirau, gales hiztunen kopurua suspertzeko zain dauden bitartean, audientzia apalek ez dituzte inbertsio berriak justifikatzen.
Hortaz ere idazteko aldartean ez nago gaur; analisi baikorrik ez zait ateratzen.
Esaten zenidan egunen batean idazteko gairik gabe geldituko nintzela. Gaur sentsazio antzekoa izan dut; kontatu nahiko nituzkeen gauza positibo guztiak amaitu zaizkit.
Larrepetit
Ezin aurkitu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu