Ez dut ulertzen leialtasuna kritika barik, ez eta kritika leialtasun barik ere. Jendeak, batek daki zergatik, leialtasuna kritikarik ezaren berme modura ulertzen du, eta kritika, leialtasunik eza balitz legez interpretatu. Batak bestearen beharra dauka egiazkoak izatekotan. Leialtasun bako kritika pasibokeria edo erasoa da. Kritika bako leialtasuna, ostera, ezin da leialtasun izan. Leialtasuna zor diozunari zure barruaren berri ez ematea erosoagoa da, konforme, bainabaliagarria suerta lekiokeen informazioa ukatzen zabilzkio.
Gero dago historikoki aberatsek pobreak isiltzeko erabili duten aitzakia: formak. Zuzenki lotua hainbeste gorroto dudan diskurtso bikoitzaren aferarekin. Azkenaldian batek baino gehiagok esan dit publikoki esaten ditudanak pribatuan esatekoak direla. Zein nekagarria izan behar duen lekuaren arabera gauza bat edo bestea esaten duenaren bizitzak.Zein tristea kritikak era dramatikoan bizi dituztenek gehiago ikasteari uko egin izana. Bitez abade, esker oneko sabel eta eurenexistentzia siglen babes barik ulertzen ez dutenentzatparrokia kohesionatzekoomiliak.
Aurreko asteko mailukada zintzoa iruditu zitzaien batzuei.Beste batzuen aurpegiekpolitikoki zuzenaren marra igaro izana salatzen zuten. Gabrielerori zenean lurretik jaso nuen mailu honetatik gonbidapena luzatu nahi nieke lehenmultzoko biri. Hain zuzen ere, sare sozialen bidez zoriondu ninduen Aintzane Ezenarro eta Eibarko EAJko mitinean nire zutabea irakurri zuen Joseba Egibarri. Egin ezazue, prentsan eta euskaraz, aurreko astean nik egin nuen ariketa bera. Egin idazki zintzo, pertsonal eta kritiko bana EAJ eta Aralarren ibilbide eta egungo jokaeraren aurrean. Erein dezagun nazio izateko derrigorra zaigun umiltasunaren hazia. Hitz egin «zuen zatiaz», eta orube horren gainean herri aske bat eraiki dezagun.
Larrepetit
Gonbidapena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu