Euskaltzaindiak berriki argitaratu du Estibaliz Amorrortu eta Ane Ortegaren ikerketa baten laburpena; hona: Zergatik eskolaratzen dituzte gurasoek seme-alabak euskarazko hizkuntza ereduetan?. Ikerketan gurasoei, batik bat erdaldunei, bere hautuari buruz galdetzen zitzaien. Azpimarratzekoa da familia guztiek ez dutela hizkuntzaren balio identitarioak bultzatuta aukeratu hizkuntza eredua -nago horrek eragin zuzena izanen duela hizkuntzarekiko jarreran eta, beraz, erabileran-. Portzentaje handi batentzat euskara euskal herritarren hizkuntzetako bat besterik ez da -ez da hizkuntza bakoitzaren estatusari buruzko aipamenik egiten, beraz, ez dakit guraso horiek horren kontzientzia falta duten-. Horrekin lotuta, guraso askoren hautua hizkuntzaren balio instrumentala da garrantzitsuena hizkuntza eredua hautatzerakoan.
Interesgarria bada gurasoek zergatik hautatzen dituzten euskarazko ereduak ezagutzea, are interesgarriagoa iruditu zait justu kontrakoa, alegia, zergatik hautatzen dituzten erdarazko ereduak guraso zenbaitek. Horri buruzko hainbat zertzelada eskaintzen dira eta sumatzen da oraindik ere gurasoei ikaragarrizko eragozpena iruditzen zaiela etxeko-lanekin ezin laguntzarik eman ahal izatea. Bestalde, ama hizkuntzan ikasi behar dela edota bi ama hizkuntza ezin daitezkeela izan ideiek erro sakonak badituzte oraindik. Beraz, bada oraindik lan handia guraso erdaldunen aurreiritziak desegiten haien hautua kontzientea eta ongi oinarritua izan dadin.
Hizkuntza ereduen hautuaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu