Larrepetit

Modak

Garazi Goia.
2011ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Glutenik gabeko espagetiak, kinoa zerealarekin egindako ogia, soja eta laktosarik gabeko esnea, produktu kimikorik gabeko aurpegirako kremak eta xanpuak, bidezko merkataritzan produzitutako kafea, garbitu daitezkeen pixoihal ekologikoak (kolore ezberdinetakoak, noski), arrautza eta hirugihar ekologikoekin egindako gosariak saltzen dituen kafe-etxea, Japoniako maitake perretxiko osasungarriak, elikadura mota berriei buruz hitz egiten duten aholkulariak, amarantozko opilak, granada ekologikozko zukuak (bai,azkenaldian erabat modakoa bihurtu da fruitu hori).

Gauza horiek guztiek definitzen duten erdi mailako klase berri bat sortu da hiri handietan, Londresen adibidez oso nabarmena bihurtu da azkenaldian. Moda edo trend antzeko bat da, diru-iturri oparoa duten bikote gazteak dira protagonistak, osasuna zaintzeko kontzientzia sortu zaie eta bat-batean bizitzeko modua aldatu nahi dute. Horregatik ireki dituzte janari ekologikoa bakarrik ematen duten jatetxeak, produktu osasungarrietan espezializatutako ehunka denda eta supermerkatu.Hala ere, ezin ahaztu, kasu askotan itxurakeriaren zepoak harrapatzen dituzten horiek, osasuna bigarren mailako ardura izan arren, besteak adinakoa direla adierazteko behar hori dutenak.

Moda hori osatzen duen jendeak poltsikoak ongi beterik dituelako, kontzientziaren intentzioona iluntzen duen negozio-gizonaren aurpegia ere badago noski argazkian, prezioak gora egiteko inongo beldurrik gabe diruaren usainera doan hori. Propaganda handia dagoenez eta edozein modutan jendeak erosiko duelako, salneurri iraingarriak jartzen ditu.Eta bidez batez, ahal denean behintzat, produktuak nondik datozen dioten etiketa txikiak ezkutatu.Guatemala, Kenya, Senegal, Kolonbia...berdin da jatorria zein den edo nola ekoiztu diren, beste slogan bat da orain garrantzitsua dena. Betiko bi aurpegidun istorioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.