Beti da gaurkoa osasunaren eguna, loteria erosi duten kolaborazionistentzat gutxienez, edo estatistikan ezjakin atzo baten bati entzun nionez, baina gehiago gaur; ez, ez diot badirudielako Aingeru Epaltzak Olentzerori agertu kezka, etakideek inprimagailurako tinta izan dezaten, uxatu delako, eta guk osasunean irabazi (dendako langileek ez bezala).
Nostalgia arraroa sentitzen ari naiz duela zenbait egun, Gabonak dira, ez da arraroa, hainbeste ume Madrilgo merkatuetan zehar jaiotzarako kontuak erosiz, San Tomas telebistaz ikustea… bainaez da hori. «Surik baduzu?» da, irakasleei lapurtzen genizkien zigarroak estetikatonto bat, batere osasuntsua ez dena, oroitzapenen subjektibotasunaren pisua daramana. Hauek dira tabernan zigarroa ligatzeko erabili ahal izango ditugun azken Gabonak.
Ez dut demagogiarako indarrik, «nik ere irensten ditut besteen keak, tubodeescapean zehar bada ere», edo Rafael Reig enegarrenez aipatzeko esanaz berez erretzaileentzat lekuak ez uztea ez dela osasun kontu bat, inbidia kontu bat baizik, ez dutelako erretzaileek beste norabait joan gaitezen aukerarik izan dezagun nahi, dibertigarriagoak garelako, eta denek nahi dute dibertigarrien lekuan egon. Edo osasunarekin dagoen obsesioa seinalatzeko, higienearekin, osasunarekin lotuz, selekzio munduko txapelduna osatzen duten gazteak hainbeste goraipatzearen arrazoietako bat agian.
Leire Pajini ilusioa ez kentzeko bada ere, poztu beharko dut «kerik gabeko» garaiak datozelako, guraso gazteenek beren seme-alabak kerik gabeko tabernetan sano imajinatu ahalko dituztelako.
Nostalgia tontoa da, Cheeverek aipatzen zuen estetika hori galduko delako, lantoki parean hotzak akabatzen erretzen duzunean izan ezin duzuna dio, eta arrazoi du hemen kanpoan adikziodun zikin batzuk baino ez gara izango. Zigarroa itzaliko dugu lantoki aurreko harritxodun hautsontzian, zure tabako liatua, nire Luckya, buruz behera itzalirik, hotzak. Ea egunen batean metxeroa ahazten zaizun.
Larrepetit. Uxue Apaolaza
Nostalgia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu