Niri primeran iruditzen zait herritarrekiko jarrera paternalistarik inork ez izatea, Gemma Zabaletak hartarako asmorik ez izatea areago, (izan dadin eskubidea guk eman diogulako gainera), agian bera izan daitekeenari buruz zalantza gera dakidakeen arren herritar ez bada. Eta jarrera paternalistarik behar ez dutenengan pentsatzen jartzen banaiz, eta merezi izan dutenengan, herritarren artean betikoak geratzen garela ohartzen naiz.
Carlos Herreraren magazinean jartzen dituzten hainbat deietarik batean, entzule batek eskatzen zuen zerbait konta zezatela Islandian gertatzen ari denari buruz; tertuliakideek ondo pasatu zuten barrez, paternalismorik ez, eltxoen arazo sexualei buruz galdetu balie bezala, entzulea bitxikeriei buruz galdetzen ari zen umorista zelakoan. Gaur Euskadi Irratiko ekonomiari buruzko tertulia entzun dut, ekonomia giza gorputza bezala makina amaitu eta lege propioduntzat azaltzen zuten programa, non aurkezleak galdetu dion «adituari»; «nork hartzen du orduan erabaki hori? Trichetek?». Ez dakigu nork erabakitzen duen gure bizitzei buruz, guk ez, eta Islandian badirudi erabaki dutela ez zuela Trichetek erabakiko beren bizitza materialari buruz. Posible dela ezetz erabakitzea, faktiblea dela gehiago kezkatzea bizilaguna bankuak, enpresak eta sistema, ez herria, sostenga dadin sortu diren erakundeek itota dabilelako, instituzio bat diru gabe geratu delako baino, ez daudela instituzio eta enpresarentzat eginak (hor nahasten naiz Gemmarekin, berak baietz uste baitu, herria deitzen duena enpresaren beharrak asetzeko sortu zela).
Gemma, paternalista izaten ari dena herria da, hau guztia guk ordaindu dugulako, herriak, eta ordezkari politikoek hor jarraitzen duzue gure kapritxo fetitxistatzat, zerbaitetarako balio duzuela sinesten jarraitu nahi dugulako, eta Iberdrolak sinets dezagun; Islandian ez bezala, hemen ez dugulako ez guk, ez zuk, herriaren luzapen bat baino ez zarena, erabakitzen. Ez zara paternalista izango, ezin duzulako.
Larrepetit
Paternalismoaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu