Larrepetit

Psikologia gutxi

Garazi Goia.
2011ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
Lanera murrizketak iritsi zaizkigu guri ere. Gastuak gutxitu eta alde guztietatik aurreztea da helburua. Aldaketa handia etorriko dela esan digute, Gutxiago baina hobeto lelopean.Azken emaitzak zein itxura izango duen oraindik argi esan ez badute, badakigu denoi inporta zitzaiguna: zenbakia; zenbat joango diren kanpora eta zenbat denboraren ostean. Ehuneko hogeia, datozen bi urteetan.

Interesgarria izan da batzuen erreakzioak ikustea giro berri honetan. Kezka eta urduritasunaren adierazle guztiak hasi dira azaltzen bata bestearen atzetik. Beldurrak sortu dituen portaerak eta ziurgabetasunak sortzen dituen ezinegonaren sintoma guztiak nabarmenak dira bulegoan. Gizakiaren psikologiarenahultasun guztiak atera dira argitara, espezie zaurgarri baterantz transformazioa gertatu da bat-batean.

Orain arte galtza bakeroekin eta kolorgetutako kamiseta batekin lanera etortzen zena, egun batetik bestera traje eta gorbataz azaldu da. Arratsaldeko seietan oraindik bulegoa jendez beteta dago, iragarpena egin aurretik bizpahiru baino egoten zirenean; isilik daude, besteen mugimenduak behatzen, gehiengoak alde egiten duenean, orduan joaten dira etxera. Gaueko hamarretatik aurrera posta elektroniko bidezko mezuen trafikoa handitu da, hurrengo goizerarte itxaron ezin zuten garrantzirik gabeko edukidun mezuak baino ez badira ere. Agendak beteta daude; hitzordu pribatu bezala markatuta azaltzen diren bilerez bete dute eguna.Ikastaroak goitik behera bete dira, orain artean ustez denek zekizkiten gauza horiek ikasteko bada ere. Inork nahi ez zituen lan horietarako boluntarioak azaldu dira. Enpresarako ezinbestekoak direla erakustekoetengabeko demostrazio pobre bat baino ez da.

Gizakia zein sinplea den, sofistikazio guztiak galtzen ditu aldaketa handi baten mehatxupean dagoenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.