Telebistaren aurrean zegoen gure laguna, erdi lotan, albistegiko irudi pasaren aurrean. Kolpean, gizonkote bat ikusi zuen pantailan, mozkotea eta trauskil itxurakoa. Lagunak uste zuen kuluxkaren bat egin zuela, bukatu zela albistegia, eta pantailako mozkotea gangsterren serie B.ko aktoreren bat zela. Irudiaren hondoa odolaren kolorekoa zen, eta banku boteretsu baten logoa ageri zen bertan. Atrakuren baten sekuentzia zelakoan, gure laguna guztiz esnatu zen, film bizi bat ikusteko aukerak suspertuta. Ilusioak ez zion askorik iraun. Idazkitxo batek Edward G. Robinsonen itxurako aktorea identifikatu zion pantailaren beheko partean: Emilio Botin, Banco de Santander. Eta bankuko presidenteak ahoa zabaldu zuen: «Krisiaren kulpa guztia politikariek dute».
Lagunari «larrua behar du!» eta sua atera zitzaizkion ahotik. Laster, ordea, txaloka hasi zen: «Bai, jauna, politikariena duk erru guztia! Hi bezalakoei laguntzeagatik».
Hitz beste
Larrua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu