Ez hain aspaldi, inor hiltzen zenean, haren etxera joaten ginen: hil berriaren espazio esanguratsuenean egoten ginen zenduarekin, haren bizipen nagusien tenpluan. Tanatorioek ezin dute etxearen itzala eskaini. Iraganbide huts dira, Marc Augé soziologoak ez leku gisa izendatutako kasta bertsukoak: nortasun gabeak, hotz aseptikoak, episodikoak. Aireportu batean bezala egiten dugu tanatorio bateko sartu-irtena: lekuak ez dio baliorik eransten hildakoaz dugun oroitzapenari. Aireportuak ere ez handik pasatzera behartu gaituen negozioari, aisiari edo abenturari.
Horregatik, tanatorio batetik irtendakoan, hil berriarekin egon izandako tokiren bat berritzea gustatzen zait, mentalki bederen. Herenegun, tanatoriotik irten eta paseo luze samarra eman nuen, Zarauzko ikastolako lehen lokalak izandakoen peskizan ibiltzeko (Garrastazu, Alfa, Pilartxo Enea, Ongi Etorri…) Basilio Bergara lagun zendu berriaren konpainian.
Hitz beste
Leku bila
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu