Hitz beste

Luparekin

Anjel Lertxundi.
2011ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Lupa hartu dugu. Eusko Jaurlaritzak izan dituen zazpi lehendakarietatik, bakar bat ere ez da emakumea izan. Barcinaren salbuespena kenduta, Foru Aldundietako diputatu nagusirik ere ez. Espainiako gobernuburuak eta Frantziakoak, denak gizonezkoak izan dira. Europa berriak ez du presidente emakumerikizan, eta kontseilu europarrean hiru emakume baino ez dira esertzen hogeita hamar partaideko bileretan. ONU sortu zenetik, erakundeak bederatzi idazkari nagusi izan ditu: denak gizonezkoak. Mundu-bankuan, antzekoa da panorama.

Lupaz begiratuta ere, nekez aurki daiteke emakumerik botere handiko erakundeetan. Bozgorailu finenarenlaguntzarekin ere, gizonezko horien guztien arteko bakar bati ere ez diozu entzungo berdintasunaren kontrakorik (ez ahal da ausartuko!).

Hauteskundeak datoz: luparen premia gutxi izango dugu hango eta hemengo zerrendak ikusteko, ez dugu luparen beharrik izango ondorioak ateratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.